XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur gaurkoz ezinezkoa ekonomi aldetik, eta pastoral aldetik ez ain bearrezkoa, liburua eliztarrentzat danez gero!.

Pasaizoko kantutegia izateak ekarri du liburuaren loditasuna.

Doinuz eta itzez zaarra dalakoaren aitzakia jarriko digute, noski.

Ez dugu ukatzen.

GORA JAINKOA! kantutegi gordetzaillea da izan.

Ez gaitezke izan gure arbasoengandiko aberastasunen porrokatzailleak.

Frantzia-ko filosofilari eta politikalari aundi Montalanvert Jaunak ziona oroitu bear genduke emen: gure aurrekoeri ezer ez bagenie zor, gaitzets genezazke, bainan duguna beraiengandik jaso dugu, obeagotzeko eta bikaiñagotzeko.

Leporatu dezaigukete ere, leen maillako musikalari batzuen izenik ez datorrelakoaren errua.

Egia, Ainbeste ta ainbeste musikalarien izenak ez azaltzea, ez da esker txarrez izan eta gutxigo oraindik beraienganako arbuioz.

Ain trebeak eta Jakintsuak ziran aiek beren garaiko semeak izaki, beren abestiak garai artako espiritualitatearen oiartzun dira.

Zer ez zuten egingo gaur egun euskal liturji-musikaren alde A. Donosti-k, Urteaga-k, Olaizola-k, Almandoz-ek, A. Otaño-k, Iruarrizaga-k, Mokoroa-k t.a. euskal erlijio-musikaren maixu aundiak izan eta izaten jarraituko duten auek?.

Auek gabe arkitzen gera arkitu ere!.

Utsunearen argibidea beste bat da.

Aukera bat egin bear eta, bost euskal eliz-barrutietako musikaren erantzukizudunei buruauste aundigoa zetorkien itzaren aldetik doiñuaren aldetik baiño, izan ere, itzak sentimental samarrak, sujetiboak eta pertsonalegiak bait ziren.

Kanta hauek gure errian oso sustraituak zeudela ikusirik (korapilloa askatu egin bear) kantutegian ez sartzea iruditu zan egokiena, naiz eta elizkizunetan abesten jarraitu, denboraren denboraz, gure erti-gogoa aldatuaz, liturji ta elkarte kutsu geiagoko pentsakeraruntz joango geralakoan.

Egunen batez, agian, pastoral eskabideekin egokiago datozen itzekin eman aal izango dira.

Ez dugu geitxo esateko beldurrik, kantutegiaren berritasun nagusiena eta aberastasunik aundienetako bat salmoen sailean arkitu uste dugula esaten badugu.

Askorentzat, bear bada, salmoak astraktoak gertatuko zaizkie eta esanai gutxikoak gure eliztarrentzat.

Salmoeri buruz katekesia bear bearrezkoa da, zalantzik gabe.

Ala ere, zailtasun au kontuan eukiaz, gurtzarako diren salmoak aukeratu dira, uler-errezak eta meza-sarrerako, jaunartzerako, irakurgaien ondorako t.a., eta meza santuaren momentu bizienetarako egokienak direnak.

Noiz eta gaur!, kantutegian latinezko kanta batzuk sartzeak bat baiño geiago arritu duela ba-dakigu.